Karranpak, giharretako kontraktura nahi gabeak eta mingarriak dira. Batez ere gabaz hanketako giharretan gertatzen dira.
Zenbait faktore erresten dabe euren agertzea: deshidratazioa, mineral galketa beherakoengatik, botaka eiteagatik, txis larregi eiteagatik, izerdi eiteagatik..., ariketa fisiko lar eiteagatik, hanketako zanen zirkulazio txarragatik...
Ze elikagai interesgarriak hartu daitekez?
- Ura: Ur asko edan, batez ere udan
- Magnesioa: giharrak relajetan dauz eta bere fatak espasmoak sortzen dauz. Kalabaza, ekilore eta sesamo hazietan, fruitu siku oleaginosoetan eta lekaletan aurkitu daiteke batez ere.
- Potasioa: Fruitu eta barazki gehienetan aurkitu daiteke. Batez ere, platanoan
- B bitamina: Euren falta karranpak sortzen dauz. B2 eta B6ren faltak batez ere. Galorratzan eta garagardo legamian aurkitu daitekez.
- Salda garbigarria: Salda gatz mineral alkalinoak daukien barazkiekin egiten da (kipula eta apioa adibidez). Gabaz salda katilukada bat hartuz gero gabeko karranpak gutxiagotu daitekez.
- Fruta: Frutak potasio, magnesio, ura, eta B2 - B6 vitaminak daukiez. Fruitu xuku naturalak oso interesgarriak dira.
- Edari isotonikoak: Izerdian galdutako mineralen berreskuratzean laguntzen dabe