Estres kronikoa eta osasuna

Lehendabizi, zer da estresa?

Estresa, gorputzaren barnean edota gure inguruan sortutako "arazoei" aurre egiteko organismoak duen erantzun adaptatiboa da.

 

Beraz, estresa osasuna mantentzeko edo hobetzeko interesgarria izan daiteke eta printzipioz ez da batere kaltegarria. Baina egoera estresanteak etengabeak diranean gure organismoa nekatzen dala dakigu eta honen ondorioz gure osasuna ahuldu daitekel demostratuta dago.

 

Gaur egun "estres kronikoa" delakoa hainbat gaixotasunen arrisku-faktore nagusia dala dakigu.

Gure organismoak erantzun fisiologiko desberdinak daukaz egoera estresante baten aurrean. Adibidez, estresa agertzerakoan "katekolamina", "kolesterol" "ACTH"" eta "kortisol" mailak igoten dira gure organismoan bihotz eta urdailaren aktibitatea handiagotuz eta sistema inmunologikoarena gutxituz. Hau dala eta bihotz-hodietako gaixotasunak, urdai-hesteetako gaixotasunak, gaixotasun infekziosoak edota kantzerra sortuarazi daitekela demostratuta dago.

Hona hemen ikertzaileek erazionatu daben hainbat gaixotasunen zerrenda:

  • Bihotz-hodietako arazoak: hipertentsioa, koronarioetako gaixotasunak, takikardiak, arritmiak...
  • Arnasketa arazoak: asma, hiper-aireztapen sindromea...
  • Arazo inmunologikoak: gripea, HIESA, kantzerra...
  • Urdail-hesteetako arazoak: ultzerak, dispepsia funtzionala, kolitis ultzeradunak, idorreria, aerofagia...
  • Arazo endokrinoak: artritis reumatoidea, hiper eta hipotiroidismoa...
  • Azal arazoak: azkura, gehiegizko izerdia, dermatitisa, burusoiltasuna...
  • Min kronikoa eta buruko minak: lepoko mina, migrañak, buruko min tentsionala...
  • Giharretan arazoak: gihar erreflexutan alterazioak, dardarak, urduritasun tikak, gihar-tonoaren handipena...
  • Ahoko arazoak: bruximoa
  • Sexu-arazoak: inpotentzia, baginismoa, koitoan mina, isurketa goiztiarra...

Gure izakeran ere aldaketak nabaritu daitekez:

  • Arazo subjetivoak: ansiedadea, oldarkortasuna, depresioa, urduritasuna, tristura, autoestimu baxua, fatiga, frustrazioa, bakardadea...
  • Arazo kognitiboak: erabakiak hartzeko ezgaitasuna, kontzentratzeko ezgaitasuna, blokeo mentalak...
  • Jokabidean arazoak: bulimia, anorexia, alkoholiskoa, istripuak eukiteko aurrejoera...
  • Arazo fisiologikoak: "catecolamina" edota "corticosteroide"maila altuak odolean eta gernuan, gluzemia altua, aho lehertasuna...

Eta zer egin daiteke estres kronikoa ekiditzeko?

 

Danok dakigu estresa guztiz desagertzea ezinezkoa dala baina ondorengo aholkuak interesgarriak izan daitekez bere ondorio kaltegarriak gutxitzeko:

 

  1. Zereginak zerrenda baten antolatu garrantzitsuenak zerrendaren hasieran ipiniz. Egunero ordutegi bat antolatu zereginen arabera.
  2. Egunean zehar 2-3 minutuko etenak egin. Lasaitzeko ariketak, luzaketak edota arnasketak egitea komenigarria da.
  3. Zure gorputzaren egoera kontrolatu, tentsioak baldin badaukazuz arreta emon.
  4. Elikagai osasuntsuak aukeratu. Kontzuz alkoholagaz, gozokiekaz, tabakoagaz,...
  5. Oheratzeko ordua aurreratu.
  6. Inguruko estresa gutxitu.
  7. Lagunekin geratu eta arazotaz berba egin.
  8. Zure emozioak askatu kirola edota eskulanen bitartez
  9. Egunean birritan gutxienez musika entzun, liburu bat irakurri...
  10. Egunero 10-15 munutuko ariketa fisikoak egite interesgarria da.